lunes, 12 de diciembre de 2016

lunes, 21 de noviembre de 2016

BILATZAILE BERRIAK EZAGUTZEN...

Post hau egiteko hautatu dudan gaia pintura abstrakta izan da, izan ere, margotzea betidanik gustuko izan dudan gauza izan da. 


Lehenik eta behin, GOOGLE-en "pintura abstracta" bilatu dut. Azken finean, egunero erabiltzen dudan bilatzailea delako. Aukeratutako gaia klikatu ondoren, emaitza hauek aurkitu ditut: 




Hasteko, 1.260.000 emaitza lortu ditut 0,36 segundutan. Emaitza hauen artean, hiru mota desberdindu ditzaket. Hala nola, argazkiak, idatzitako iformazioa eta online erosteko hainbat kuadro. 

Argazkiei dagokionez, Kandinsky, Picasso eta Miro izan dira artista nagusienak. Horrez gain, pintura abstrakta motak agertzen dira. Esaterako, geometrikoa, espresiboa, figuratiboa... 
Idatzitako informazioari begira, lehenego emaitza Wikipedia entziklopedia askea izan da. Beste guztiak, Allposters, Pinterest... izan dira. 



Nire egunerokoan dudan beste erabiltzaile ohiko bat YOUTUBE da. Hauek izan dira hurrengoko emaitzak: 





Honetan, 35.600 emaitza lortu ditut. Gehin bat, kuadro abstraktu bat egiteko eman behar diren pausuak azaltzen dituzten bideoak daude, hau da, ia-ia tutorialak. Bestalde, bideo batzuk teknika orokorrak azaltzen dituzte. 



Bilatzaile berri bat ezagutu dut: CC SEARCH 
Honetan "pintura abstracta" jarri dut eta hauek izan dira emaitzak. 





Ikusi dezakezuenez, ia emaitza guztiak ingelesez daude. Horrez gain, taula hau agertu zait, aukeratutako gaiari buruz informazioa zehazteko. 





Azkenik, SLIDESHARE-n bilatu dut. Niretzako ez da erabiltzaile berria, izan ere, batzuetan honetan informazioa biltzen dut. 
Hauek izan dira emaitzak: 


Honetan 76,533 emaitza lortu ditut. Gehin bat, gazteleraz. 


Lau erabiltzaile hauetan begiratu ondoren, esan dezaket, informazio aberatsa, sakona eta zabala aurkitu dudala. Adibidez, GOOGLE-n eskuratu ditut emaitza kantitate handiagoak eta mota desberdinetakoak. Bestalde, CC SEARCH-en bilatzean konturatu naiz nola ingelesez informazio gehiago dagoen eta aukera gehiago lortzen dituzun. 
Azken finean, Google-en beti eskura daukazu Wikipedia eta YOUTUBE-n, berriz,  bideo tutorialak. 








Nire voki-a!

Hau, nire voki-a da. Ia-ia  berdinak gara, ezta?


lunes, 7 de noviembre de 2016

Blog-aren sorrera

Kaixo eta ongi etorri KUKU IKT_HH blog-ara!
Haur Hezkuntzako IKT irakasgaian sortutako bloga da. 

Honetan, hainbat gai jorratuko dira, hala nola, IKT-ak Haur Hezkuntzan dituen alde positiboak eta negatiboak, gaur egun gaitasun digitalaren egoera, ematen ari diren aurrerapenak... 

Baina hori egin baino lehen, goazen gure buruan IKT-aren definizio bat egitera. 
Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) (ingelesez  Information Technology edo IT) informazioaren eta komunikazioaren arloko zenbait kontzeptu eta teknologien bilduma da, egunetik egunera aldatzen ari dena:

  • informatika eta sistema digitaletako tresnak
  • komunikazio digitaleko zerbitzuak
  • gizarte modernoaren beharrak eta erabilera aurreratuak.
IKTak makinen eta pertsonen arteko multimedia, idatzizko zein datuen komunikazioa ahalbidetzen duten baliabide informatikoak dira.
Erabiltzeko sarbidea hainbat terminal informatiko ezberdinen bidez lor daiteke: ordenagailuak, smartphone, tableta, PC...
Terminal hauek Internet erabiltzen dute elkarrekin komunikatzeko, konexio ezberdinen bidez (zuntz optikoa, ADSL, WiMAX).
Komunikazioa edozein tresna motaren artekoa lortu ahal izateko TCP/IP eredua erabiltzen da. 

Definizio txiki honetatik abiatuta, IKT-aren oinarria garatzen joango gara.