lunes, 7 de noviembre de 2016

Blog-aren sorrera

Kaixo eta ongi etorri KUKU IKT_HH blog-ara!
Haur Hezkuntzako IKT irakasgaian sortutako bloga da. 

Honetan, hainbat gai jorratuko dira, hala nola, IKT-ak Haur Hezkuntzan dituen alde positiboak eta negatiboak, gaur egun gaitasun digitalaren egoera, ematen ari diren aurrerapenak... 

Baina hori egin baino lehen, goazen gure buruan IKT-aren definizio bat egitera. 
Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) (ingelesez  Information Technology edo IT) informazioaren eta komunikazioaren arloko zenbait kontzeptu eta teknologien bilduma da, egunetik egunera aldatzen ari dena:

  • informatika eta sistema digitaletako tresnak
  • komunikazio digitaleko zerbitzuak
  • gizarte modernoaren beharrak eta erabilera aurreratuak.
IKTak makinen eta pertsonen arteko multimedia, idatzizko zein datuen komunikazioa ahalbidetzen duten baliabide informatikoak dira.
Erabiltzeko sarbidea hainbat terminal informatiko ezberdinen bidez lor daiteke: ordenagailuak, smartphone, tableta, PC...
Terminal hauek Internet erabiltzen dute elkarrekin komunikatzeko, konexio ezberdinen bidez (zuntz optikoa, ADSL, WiMAX).
Komunikazioa edozein tresna motaren artekoa lortu ahal izateko TCP/IP eredua erabiltzen da. 

Definizio txiki honetatik abiatuta, IKT-aren oinarria garatzen joango gara. 







No hay comentarios:

Publicar un comentario